XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Juttak dio: - Hori duk beraz hire benetako izena.

Mutikoak baietz esaten dio buruaz.

Biziki esaten dio baietz.

Dendara iristen dira.

Bi bizikleta daude bizikletategian, eta kartelak erakusleihoan esekita.

- Hago - dio Juttak.

Ez du inondik ere nahi Dirk dendan berekin edukitzerik.

Aldegin dezala, itxaron nahi ez badu.

Bakarrean hitzegin behar du Tammen andrearekin amonari buruz.

Dendako txilinak jo egiten du.

Hiru buru bihurtzen dira Juttagana.

Bi emakume ari dira erosten, eta Tammen andrea salmahaiaren atzean dago.

- Egunon - dio Juttak.

- Egunon, Jutta - erantzuten diote, eta buruek bira ematen dute.

Guztiak auzoak dira, zeren herri honetan guztiak auzo bait dira.

Juttak itxaron beharra du eta Tammen andrearekin hitzegin nahi du.

Hain zuzen ere ogi bat zeharretara ebakitzen ari da.

Oso luze jotzen du, harik eta emakume batek erosketak egin arte.

Laranjak haztatzen haztatu eskuez ukitu ditu.

Ogia egunekoa al den galdetzen du.

Tammen andreak egonarriz erantzun eta zerbitzatu egiten dio.

Honenbestez Jutta gero eta urduriago dago.

Itxaroten ote dago Dicki... ez, Dirk... oraindik kanpoan?.

Leihoko kartelen artetik begiratzen du.

Bai, bizikleten ondoan dago.

Emakumeak ordaindu egin du.

Azkenik bestearen txanda dator.

Madosan forte pasatzen zaio Juttari burutik.